Training 2 MAILA

Entrenatu onenekin

Eskalada training-a (2 maila)

Eskalada gehiago nahi duzu? Hobeto eskalatu nahi duzu? Hau da zure lekua. Bigarren mailako training-a benetako entrenamendu bat nahi duten eskalatzaileentzat dago eginda, emaitzak ikusteko sistema antolatu batekin. Hau dena gure irakasle onenekin, entrenamendu zorrotzenetarako esperientzia dutenak. Egurre!

  • Talde murriztuak.
  • Materiala ez dago barne.
  • Sarrera ez dago barne.

Norentzat dira?

Eskaladan emaitzak ikusi nahi dituzten eskalatzaileentzat eta horretarako gogor entrenatu nahi dutenentzat.

Zenbat irauten dute?

Ikastaroa bi bloketan banatuta dago. Lehenengoa irailaren 27an hasi eta otsailaren 11n amaituko da; bigarrena, berriz, otsailaren 14an hasi eta ekainaren 24an amaituko da. 1 nibelako training-en kasuan, behin ikastaroa hasita, posible izango da taldean sartzea lekurik geratzen bada.

Izena eman dezaket edozein ordutegian?

Ez, talde bakoitzak maila desberdina du eta. Horregatik, izena eman baino lehen, zurekin hitz egingo duzu edota egun bat finkatuko dugu gure irakasle batek zure eskalada maila ikusi dezan dagokizun taldean sartzeko.

Zenbat balio du?

Training ikastaroko bloke bakoitzak 150 euroko prezioa dute. Prezio honetan ez dago rokodromorako sarrera barne, beraz, eguneko sarrera edo gure bonoren bat eduki behar duzu training-era sartzeko. (kontsultatu hemen gure tarifak)

Informazio gehiago nahi duzu edo izena eman nahi duzu? Bete hurrengo formularioa eta zurekin kontaktatuko dugu dagokizun talde bat bilatzeko.