Kontaktua - Piugaz

Gurekin kontaktatu nahi duzu?

Piugaz eskalatzaileek sortu eta eramaten duten eskalada-zentroa da. Horregatik, gure kirolari eragiten dion berrikuntza, iradokizun edo gai oro eguneratzen saiatzen gara, etxean bezala sentitu zaitezten eta eskalatzaile gisa hazten jarrai dezazuen. Zure iritzia garrantzitsua da!

    Zelan ailegatu Piugazera?

    Busean

    Bilbobus-eko A4 linea oso gertu gelditzen da, bakarrik minutu bat oinez buseko geldigunetik ta hemen egongo zara!

    Planoa Linea A4: Zorrotzaurre-Deustu

    Bizikletan

    Ez da plan txarra Bilboko errekatik paseotxo bat bizikletan ematea, ezta? Gorputza berotzeko modu aproposena eta sarreran bertan aparkatu dezakezu zure bizikleta. Ez ahaztu zure kandadoa!

    Oinez

    Ezagutu historiaz beterik dagoen Deustuko Erribera oinez zatoz bitartean! Zorrozaurreko IMQ-tik 20 minuturua gaude oinez.

    Kotxean

    Bilbotik kanpo bazatoz edo nahiago baduzu zure kotxean etortzea, sarreran bertan aparkatu dezakezu OTA ordaindu gabe.