4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eskalada eskola - Piugaz

Eskalada txikientzat

4 eta 12 urte arteko umeentzako eskalada eskola

Gure eskalada-eskola 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta dago, haien adinaren eta/edo eskalada-mailaren araberako taldeetan banatuta. Horietan eskalatzen ikasiko dute, eta, gainera, trebetasun psikomotorrak eta koordinazioa hobetu eta garatuko dituzte. Hori guztia gure monitore onenak irakatsita, zuen seme-alabek ikasi ahal eta eskaladaz gozatu ahal dezaten.

Zein da gutxieneko adina izena emateko?

Ikastaroa beteta dituzten 4 urteko umeentzat dago zuzenduta, 12 urteko umeak arte.

Zenbat irauten du ikastaroa?

Ikastaroa bi bloketan banatuta dago. Lehenengoa irailaren 19an hasi eta otsailaren 10ean amaituko da; bigarrena, berriz, otsailaren 13an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Behin ikastaroa hasita, ezin izango da osatutako taldean izena eman, eta, beraz, eskaerak itxaron-zerrenda batera pasatuko dira ikastaroaren hurrengo blokerako.

Zein da ordutegia?

Klaseak ordu bat irauten dute: 17:30etatik 18:30etara, astero egun bat (izena emateko orduan aukeratutako egunean)

Zenbat balio du?

Bloke bakoitzaren prezioa 170 eurokoa da eta urteko inskripzioa (bi bloke) 299 eurokoa. Gainera, rokodromorako sarrera doain dute ikastaroak irauten duen bitartean nahi dutenean etortzeko (klasearen egunean izan ezik).

BILATZEN ARI ZAREN TALDEA BETETA BADAGO, ITXARON-ZERRENDAN IZENA EMAN DEZAKEZU INPRIMAKI HONEN BIDEZ, ETA ZUREKIN HARREMANETAN JARRIKO GARA PLAZAK LIBRE GERATZEN BADIRA.

    Nombre y apellidos del niño/niña:

    Fecha de nacimiento:

    Teléfono:

    Email:

    Al enviar el mensaje acepto que he leído y acepto la política de privacidad.