Eskalatzaile txikientzako goi mailako entrenamendua
Piukids training

Zer adinetarako dago zuzenduta ikastaro hau?
Entrenamendua 6 urtetik 12 urtetarako umeentzat dago zuzenduta.
Ze iraupena du? Zenbat irauten dute klaseak?
Ikastaroa bi bloketan banatuta dago. Lehenengoa irailaren 19an hasi eta otsailaren 10ean amaituko da; bigarrena, berriz, otsailaren 13an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.
Klaseak 2 ordukoak izango dira eta astean bi edo hiru klase izango dira.
Zenbat klase dira astero? Eta ordutegiak?
Piukids-eko haurrek 2 egun entrenatuko dituzte astero 2 orduko klaseetan. Ordutegiak hurrengoak izango dira:
Astelehena eta asteazkena 17:30etatik 19:30etara
Astearte eta osteguna 17:30etatik 19:30etara
Edozen izena eman dezake ikastaro honetan?
Ez. Entrenamendu hauetan bakarrik parte har dezakete eskalada eskolatik pasa diren umeak eta beharrezko gaitasunak eta motibazioa frogatu dituzten horiek, eskalatzaile profesionalak bezala entrenatu ahal izateko.
Zein da prezioa?
Bloque bakoitzak 270 euroko prezioa du eta urteko inskripzioa (bi bloke) 490 euroko prezioa izango du.