Gazteentzako eskalada
13 eta 17 urte bitarteko eskalada eskola

13 urtetik gorako gazteentzako eskalada eskola aurkezten dizuegu. Ikastaro hauetan neska-mutilak benetako eskaladoreak bihurtzeko teknikak garatuko dituzte astero 2 egunetan, ordu t’erdiko klaseetan. Gainera, beharrezko gaitasunak dituztela frogatzen duten gazteek Young Training taldean plaza bat lortu ahal izango dute.
Zelan banatzen dira klaseak?
Astean bi eguneko klaseak dira, ordu t’erdikoak.
Zenbat irauten du ikastaroa?
Ikastaroa bi bloketan banatuta dago. Lehenengoa irailaren 19an hasi eta otsailaren 10ean amaituko da; bigarrena, berriz, otsailaren 13an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da. Behin ikastaroa hasita, ezin izango da osatutako taldean izena eman, eta, beraz, eskaerak itxaron-zerrenda batera pasatuko dira ikastaroaren hurrengo blokerako.
Zenbat balio du?
Bloke bakoitzaren prezioa 250 eurokoa da eta urteko inskripzioa 450 eurokoa (bi bloke).
Prezioan ez da sartzen rokodromora klaseetatik kanpo sartzea, eta, beraz, rokodromora beren kabuz etorri nahi izanez gero, gure bonu bat erosi beharko dute sartzeko.