YOUNG training (13-17 urte) - Piugaz

Gazteentzako entrenamendua

Young training

Talde hau 13 eta 17 urte bitarteko gazteek osatzen dute. Eskalatzaile gazte hauek aldez aurretik ebaluatuak izan dira, entrenamendu talde honetan parte hartzeko behar diren gaitasunak eta balioak erakutsiz. Gazteen selekzio honek astean 2 egun entrenatuko dute Itziar Zabalarekin, herrialde honetako eskaladaren ikono ezagun bat. Young training-eko gazteek entrenamendu hauei ezker prest egongo dira txapelketei aurre egiteko, edota eskalatzeko goi mailan.

Norentzat da ikastaro hau?

13 urtetik aurrerako eskalatzaile gazteak, aurretik eskalatu dutenak eta etorkizuneko kirol-erronketara bideratutako entrenamendua bilatzen dutenak.

Edozein mailarekin izena eman dezaket?

Ez, ikastaro hauek eskaladan gutxieneko maila bat duten gazteentzat zuzenduta dago. Horretarako, aldez aurretik gure monitoreek baloratu eta aukeratu dituzte gure gazteentzako eskalada eskolan.

Astero zenbat egun dira? Ordutegia?

Young Training-eko gazteak astean 2 egun entrenatuko dute hurrengo ordutegiekin:

Astearte eta ostegunetan 17:30etatik 19:30etara

Zenbat irauten du?

Ikastaroa bi bloketan banatuta dago. Lehenengoa irailaren 19an hasi eta otsailaren 10ean amaituko da; bigarrena, berriz, otsailaren 13an hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.

Zenbat balio du?

Bloke bakoitzaren prezioa 380 eurokoa da eta urteko inskripzioa 720 eurokoa (bi blokeak batera).

Prezio ez da sartzen rokodromorako sarrera klaseetatik kanpo; beraz, rokodromora beren kabuz etorri nahi izanez gero, gure bonu bat erosi beharko dute sartzeko.