Eskalatzen ikasi nahi duzu?
Helduentzako hastapen ikastaroa

Talde murriztuak.
Hileko bonoa barne ikastaroa hasten den egunetik.
Materiala barne.
Norentzat dira ikastaro hauek?
Inoiz edo gutxitan eskalada frogatu duten helduentzat.Ikastaro honetan oinarrizko teknikak eta mugimenduak irakatsiko zaizkie eskaladan hasteko eta ikaskuntzarekin aurrera jarraitu ahal izateko.
Zenbat irauten du?
Ikastaroa 4 klasek osatzen dute (astean behin) eta 2 ordu irauten dute. Klaseak aukeratu den asteko egunean egingo dira. Klase batera joaterik ez badago, ikastaro horretan beste egun bat berreskuratu ahal izango da.
Zenbat balio du?
Hastapen ikastaroa 125 euroko prezioa du (+ 2€ txartelaren fidantza gisa), prezio horretan hilabeteko bonoa dago barne, ikastaroa irauten duen bitartean nahi duzunean rokodromora etorri ahal izateko eta ikasitakoa praktikan jartzeko.
Hurrengo ikastaroko datak (epea IREKITA!)
Asteartea | Azteazkena | Osteguna |
Ekainak 7, 14, 21 eta 28 | Ekainak 8, 15, 22 eta 29 | Ekainak 9, 16, 23 eta 30 |
Gure ikastaroetako batean izena eman eta eskalatzen hasi nahi duzu? Aukeratu ondoen datorkizun ordutegia, bete formularioa eta ordainketa egin zure datuak bidali ondoren agertuko den orrian. Gogoan izan izen-ematea ez dela baliozkoa izango ordainketa egin arte.